HH, HUHEZI, IKT, Informatika, Lizentziak

Jabetza intelektuala, CopyRight, CopyLeft eta Creative Commons

Gaurko blog-eko sarrera berri honetan, lanak, irudiak, abestiak… erabiltzeko, kopiatzeko eta partekatzeko egon daitezkeen mugak azalduko ditugu.

Jabetza intelektuala, Copyright, Copyleft eta Creative Comons-en inguruan hitz egingo dugu.

1.- Zer da jabetza intelektuala

Jabetza intelektuala izaera pertsonaleko edota ondare izaerako eskubide multzoa da. Gainera, egileari eta beste titular batzuei haien lan eta prestazioak antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen die.

Edukiak sortzea jada ez da esklusiboki hedabideetako kazetariei dagokien zeregina. Milaka blog sortzen dira egunero eta internautek euren informazio zein iritziak askatasunez argitaratzen dituzte bertan. Gaur egun, Interneten argitaratutako edukien %70a erabiltzaileek sortutakoa da, eta horietako asko adingabeak dira, gainera. Nola bidera ditzakegu gure ikasleak online edukiak sortzeko lanean?

2.- Zer da Copyright

Copyright edo egile eskubideak, egileei lan bat egiteagatik legeak eskaintzen dien arau eta baldintza multzoa da.

Honek, kopiak egiteko eskubidea eta kopien gaineko kontrolaren eskubidea ematen dio jabeari.

“©” erabiltzen da lan batek egile-eskubideak duela adierazteko.

copyright bilaketarekin bat datozen irudiak

Ondorengo zerrendan, copyright-a daukaten gauzen zerrenda aurki dezakegu.

–  Liburuak eta bestelako idatziak.

  Musika (letrarekin edo gabe) eta irudiak.

–  Lan zinematografikoak.

–  Informatikako programak.

–  Web orriak.

–  Proiektuak, planoak, maketak…

–  Grafikoak, mapak eta geografiaren, topografiaren edo zientzien inguruko diseinuak.

–  Pinturak, eskulturak, grabaketak…

–  Elkarrizketak.

– 

3.- Zer da Copyleft

Copyleft-a lan baten kopiak edo eratorritako produktuak libreki banatzeko eskubidea ematea da. hau da, askatasun osoa ematen du lanak kopiatu, bertsioak egin, aldaketak, kopiak banatu eta erabiltzeko…

Copyleft-aren muga bakarra, copyleftak duen lan batetik eratorri daitezkeen lanak ere egoera berdinean egoten jarraitzea da, hau da, copyleft lizentziapean.

copyleft bilaketarekin bat datozen irudiak

Wikipedia, ordenagailuetako softwarea, Linux, firefox, Chrome, Telegram, dokumentuak… besteak beste Copyleft-a daukate.

Copyright eta Copyleft-aren inguruko bideo bat ikusi dezakegu, hau guztia hobeto ulertzeko…

4.- Zer da Creative Commons lizentzia

Creative Commons, ezaugarri desberdinak elkarren artean konbinatuz, lortu daitekeen lizentzia multzo bat da, hau da, ez da lizentzia bat bakarra.

Lizentzia hau duten edukiak, legalki kopiatu, moldatu eta berrerabili daitezke.creative commons bilaketarekin bat datozen irudiak

Honen bidez, lizentziak jurisdikzio ezberdinetara aplikatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izan dira. Zuk beste batzuen lanak erabili ahal izatea eta beste batzuk zure lanak erabiltzea.

Kontutan hartzen diren atributuak honako hauek dira:

1.- Aitortu: edukien iturriak aipatzera derrigortzen du (by).

2.- EzKomertziala: edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du  (nc).

3.- LanEratorririkGabe: edukiak elkarbanatzen uzten du baina inongo aldaketarik egin gabe (nd).

4.- PartekatuBerdin: lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du (sa).

Laburbilduz, CC lizentziek gure edukiak beste irakasle, ikasle edota beste edonoren eskura jartzeko eta edonorekin partekatzeko aukera ematen dute.

Honen inguruko informazio gehiago hemen.

5.- Zergatik da interesgarria hezkuntzan, CC lizentzia erabiltzea

Baliabide hauei esker, hainbat eskola eta unibertsitatetako ateak irekitzen hasi dira.

Gaur egun, eduki asko daukagu eskura, baina, benetan nork daki zein eskubide edo baimen dituzten? Kopiatu eta partekatu egiten ditugu, gehienetan jakin gabe nork sortu dituen eta zein baimenekin.

Guk sortzen ditugun edukiekin ere gauza bera gertatzen da. Beraz, baimen horiek zehazteko Creative Commons erabiltzea egokia izango zen.

Ondorioz, hezkuntzan, oso interesgarria izango litzateke irakasleek sortzen, kopiatzen edo partekatzen dituzten edukiak CC lizentzia izatea. Horrela, edukiak aberatsagoak izango dira eta guztiok emango diogu erabilera.

6.- Nola erabili CC-ak edukiak bilatu, sortu eta partekatzean

Creative Commons lizentzia asko daude, lehen esan dugun bezala. Horiek konbinatuz, beharretara egokitutako CC lizentziak sortu ditzakegu.

Sin título.png

Ondorengo bideoan ikusi dezakegu zehaztasun gehiagorekin.

Bukatzeko,  “Creative Commons haurrentzat azaldua”-ko post bat uzten dizuet, Maite Goñi irakasleak itzulia:

http://www.maitego.com/2011/04/02/creative-commons-umeentzat-euskaraz-azaldua/

Jatorrizkoa: CC Aitortu © cc-by: Karlisson Bezerra, Nerdson / Itzulpena: Maite Goñi
Iturria: http://softwareaskea.jakintza.net/hasiera/atalak/software-askea/zer-dira-creative-commons-lizentziak
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s