Coca-Cola, HH, HUHEZI, IKT, Iragarkiak

Iragarkia: Coca-Cola

Blog-eko sarrera honetan, talde desberdinetan egindako iragarkia publikatuko dut, bertan, produktu bat iragarriz. Gure taldearen kasuan, hautatuko produktua Coka-Cola edaria izan da. Haiseran, zalantzan egon ginen zer egin baina hainbat aukera desberdin aztertu ostean, pentsatu genuen nahi genuen hori azaltzeko egokiena edari honekin egitea zela, gure ideia ondoen transmititzen baituena da.

Bertan, atal desberdinak eta pertsona desberdinak azaltzen dira eta asko lagundu digu haurrekin hartu-emana edukitzeko ere bai.

Beraz gozatu iragarkiarekin!!!!!

1.- Iragarkiaren deskribapena

Iragarkiari dagokionez, Coca-Cola produktua iragartzea izan da gure helburua. Txikitatik nagusi egin arte bizi eta partekatzen diren momentuak azaltzen dira.

Bertan, lau eszena egin genituen eta bakoitzean edari hau zeinekin eta zein lekutan elkarbanatu daitekeen adierazi genuen. Honen helburua azken batean, eremu desberdinetan baina maite dituzun pertsonekin baldin bazaude, gauzak errazago transmititzen direla izan zen.

Gainera, adin eta sexu desberdinetako jendeak parte hartu du iragarkian, iragarkietan agertzen diren estereotipoekin apurtuz.

2.- Iragarkiaren link-a (player-a)

Ondorengo bideoan ikusi daiteke egin genuen Coca-Colaren inguruko iragarkia:

3.- Iragarkia sortzerakoan jarraitutako prozesua

3.1.- Planifikazioa

Planifikazioari dagokionez, egutegi bat egin genuen, bertan egun bakoitzean zehar zer egin genuen azalduz.

planifikazioa

Egutegi hori orientatzeko zen baina errealitatean gauza batzuk aldatu egin ditugu eta iragarkia egin ahala joan gara pauta desberdinak aldatzen.

Planifikazioa egin ondoren, ondorengo pauso hauek jarraitu genituen:

1.- Iragarkiaren gidoia (ikusi hemen).

2.- Storyboard-a (ikusi hemen).

3.- Iragarkiaren grabaketa.

4.- Iragarkiaren edizioa.

5.- Iragarkia youtuben publikatu (ikusi hemen).

3.2.- Gidoia

Gidoia egiteko, https://www.rawscripts.com/ erabili genuen. Hau erabiliz, gidoi literarioa sortu genuen (ikusi gidoia hemen) ondoren grafikoki irudikatzeko.

Behin gidoia idatzita edukita, Storyboard-a sortu genuen. Horretarako, http://www.storyboardthat.com/ orrian sartu behar izan genuen.

Ondorengo storyboard-a sortu genuen, idatzizko gidoian oinarrituta:

Made with Storyboard That

3.3.- Grabaketa

Grabatzerako orduan, lau eszena egin genituen eta eszena bakoitza toki desberdin batean egin genuen. Hauetako bakoitzean, adin desberdinetako pertsonak hartu zuten parte, haur, gazte zein helduek.

grabacion bilaketarekin bat datozen irudiak

Lehenengo eszenari dagokionez, Aretxabaletako Kurtzebarri eskolara joan ginen bertako haur batzuekin grabatzera. Beraz, lehenengo eszena jolastokian grabatu genuen.

Bigarren eszenari dagokionez, Eskoriatzako taberna batean egin genuen, eta bertan taldeko kideok hartu genuen parte, beste gelakide batzuen laguntzaz. Koka kola botila batzuk erabili genituen topa egiteko.

Hirugarren eszenari dagokionez, tabernan bertan egin genuen baina oraingoan, kanpoaldean, terrazako mahai batzuk erabiliz eta familia bat bagina bezala.

Azkenik, laugarren eszenari dagokionez, bi emakumek hartu zuten parte iragarkian, koka kolako botila bana zutela eskuan topa egiten.

3.4.- Edizioa

Edizioari dagokionez, grabatutako bideo guztiak hartu genituen eta Video pad programarekin montatzen joan ginen. Programa hau oso interesgarria eta erabiltzeko erraza da. video pad bilaketarekin bat datozen irudiak

Kasu honetan, bideoak zatika hartu behar izan genituen eta bata bestearen ondoren txertatzen joan ginen.

Atal guztiak jarrita zeudenean, lehenengo bideoari ahotsa kendu genion eta ondoren, musika erantsi genion.

4.- Ondorioak

4.1.- Publizitatearen ingurukoak

Iragarki hau egiterako orduan, Coca-Cola edariaren iragarki desberdinak izan ditugu kontutan. Iragarkia, edari honen inguruan egin behar genuela erabaki genuenean, berauek erabili genituen eredu bezala. Beraz, Coca-Cola edariaren iragarki garrantzitsuenak edo indar gehien izan dutenak izan dira gure influentziak.

Edari honen inguruan, iragarkia egin behar genuela erabaki genuenean, ondoren ikusi daitezken iragarkiak erabili genituen eredu bezela.

1. Eredua

Iragarki honetan oinarritu gara batez ere, familia eta lagunak agertzen direlako eta gure iragarkian mota ezberdinetako talde heterogeneoak agertzea delako helburua.

2. Eredua

Iragarki hau, familia ezberdinak agertzen direlako hautatu dugu.

3. Eredua

Azkenengo iragarki hau, ezaugarri ezberdinak dituzten pertsonak ageri direlako interesgarria iruditu zaigu.

4.2.- Ikasitakoaren hausnarketa

Lanak, alde batetik, iragarki bat nola egin eta horren aurretik egin beharreko dena egiten irakatsi digu. Besteak beste, planifikazioa, gidoia, storyboard-a… eta ezagutzen ez genituen tresna berri horiek erabiltzen irakatsi digu.

Nahiz eta bideoak editatzen aurretik ibili, erabili dugun Video Pad programa hau ez nuen ezagutzen, beraz, gauza berri asko ikasi dugu, programa hau horien artean.

4.3.- Talde lanaren inguruko hausnarketa

Talde lanari dagokionez, lanaren hasieran planifikazio bat egin genuen baina gero hori pixka bat moldatu egin dugu momentuko beharren arabera. Ondorioz, gauza batzuk aldatu egin behar izan ditugu.

Denean hartu dugu guztiok parte eta iragarkia grabatzerako orduan, taldekide guztiok agertzen gara.

Jende gehiago behar genuenez, extrak lortzerako orduan, gelakide batzuei eskatu genien laguntza. Honetaz gain, Kurtzebarri eskolako haur batzuek ere lagundu ziguten. Gainera, iragarkiaren bukaeran agertzen diren Eskoriatzako bi emakumeek ere lagundu ziguten.

Laburbilduz, lana aurrera ondo atera dugula uste dut.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s