HH, Iragarkiak, Publizitatea

Publizitatea: Iragarkien azterketa

Gaurko kasuan, iragarki bat aztertu dugu. Horretarako, “Barbie La pelu” iragarkia aurkitu dugu.

Barbie La pelu bilaketarekin bat datozen irudiak

Iragarki honetan, neskak soilik agertzen dira eta kolore arrosa nabarmentzen da. Beraz uste dugu, honekin mutilei ez diegula uzten jolasten, neskentzako soilik dela ematen baitu. Baina, zergatik ezin dute jolastu mutilek panpinekin?

Hona hemen iragarkiaren bideoa…

Iragarkiaren itxurari dagokionez, kolore argiak erabiltzen ditu, beraz iragarkia oso argitsua da. Musika ere neskentzako soilik izan daiteke eta beraiek dira protagonista eta abeslariak, kasu honetan.

Mezuari dagokionez, nesken prototipoa nolakoa den adierazten digute eta haur hauek nagusiak direnean nolakoak izan behar duten islatzen die, zeharka bada ere.

Bestalde, kasu honetan, eslogana: “Vamos a vivirlo con Barbie” da.

Azkenik iragarkiaren mezua, neskak perfektuak, politak, argalak… izan behar direla da eta gainera estetikoki oso argalak ile horiak eta begi urdinak izan behar dute. Honetaz gain, genero bereizketa bat ikusten dugu, iragarkiak, ile apaintzaileak ezin direla mutilak izan transmititzen duelako, bakarrik neskak direla. Okerrena da, bizitza errealean ez dela horrela, mutil asko baitaude ofizio horretan lan egiten dutenak, besteak beste.

Bukatzeko, takoiekin, beste gehigarri batzuekin, ile luzearekin… uste dugu inplizituki mezuak adierazten duena dela, haurrak gerora horrelakoak izan behar direla, baina benetan gero hori ez da mundu erreala.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s