HH, HUHEZI, IKT, IKT baliabideak

IKT baliabideak

Jarraian aipatzen diren baliabideak, baliagarriak izan daitezke edozein pertsonarentzat. Garrantzitsuak izango lirateke edozeinentzat, software hauek ezagutzea edota erabiltzen ikastea.

Ondorengo aplikazio guztiak doakoak dira. Baliabide bakoitzaren bukaeran, probatzeko link-a dago.

1.- Automotivator

Automotivator aplikazioak, posterrak sortzeko balio du. Poster erakargarriak sortu ditzakezu. Gainera, erraztasunez erabili daiteke.

Hezitzaileak, haurren arreta eskuratzeko modu egoki bat izan daiteke, beraien interesekoak diren gaien inguruko edo landu nahi den gaiak lantzeko.

Ondorengo bideoan ikusi daiteke nola sortu poster bat aplikazio horrekin.

Beraz, posterrak sortzeko aplikazio erraz bat daukagu.

Ondorengo link honetan probatu dezakezu: http://wigflip.com/automotivator/

2.- Doodle

Doodle, listako herraminta guztietatik ezagunena egin zait, niri behintzat. Egoera ezberdin askotan erabili daiteke, bai bizitza profesionalean zein pertsonaletan ere eta horrek, edozeinentzat, oso erabilgarria egiten du.

Gainera, denen iritziak kontuan hartuz modu argi, azkar eta errazean lan egiteko aukera eskaintzen du.

Guraso eta hezitzaileen arteko bilerak zehazteko modu bat izan daiteke, baita haurren inguruko inkesta bat egiteko ere.

En ocasiones, ponerse de acuerdo sobre un tema en un grupo de personas puede ser una tarea complicada. Sin embargo, gracias a las encuestas podemos tomar decisiones consensuadas de forma rápida y sencilla. Doodle es una plataforma con la que podrá crear encuestas online en tan sólo cuatro pasos.

Interesa baduzu doodle bat sortzeko, hona hemen bideo lagungarri bat.

Ondorengo link honetan probatu dezakezu: http://doodle.com/eu/

3.- Moovly

Herraminta honek, aurkezpenak sortzeko balio dezake, animazioak eta bideoak sortzen dituelarik. Baliabide baliagarria iruditzen zait edonorrentzat.

Eskolan erabiltzeko baliagarria iruditzen zait, ikasleen sormena garatzen laguntzen duelako beraien aurkezpenak prestatzen duten bitartean.

Ondorengo link honetan probatu dezakezu: https://www.moovly.com/

4.- PowToon

Baliagarria izan daiteke edozein pertsonarentzako aurkezpenak egiteko, baita haurrei gauza desberdinak azaldu eta helarazteko.

Herraminta honek ere, aurrekoak bezala, kontzeptuak azaltzeko beste modu bat eskaintzen du. Idatziz egon beharrean, modu bisualago batean azaldu dezake programa honen bitartez sortutako bideo batek. Horrela, aurkezpenak, azalpenak… jarraitzeko errazagoa izango delarik. Ez al duzu uste?

Ondorengo bideoan, adibide bat ikusi daiteke.

Ondorengo link honetan probatu dezakezu: https://www.powtoon.com/home/g/es/

5.- Puzzlemaker

Honen bitartez, gai eta era desberdinetako jarduerak sortu daitezke. Jarduera hauek, segun eta nola erabiltzen diren, gauza baterako edo beste baterako balio dute.

Herraminta hau asko gustatu zait, jarduera pertsonalizatuak sortu daitezkelako, ondoren, horiek gelan haurrekin erabiltzeko. Jarduera pertsonalizatuak, haurren beharretara, interesetara… egokitutakoak sortu daitezke, eta hori, izugarrizko abantaila dela pentsatzen dut.

Ondorengo argazkian, horrelako adibide bat ikusi daiteke.

Ausartu zure jarduerak sortzen…

Hemen uzten dut baliabide hau erabiltzeko bideo lagungarri bat. Zorte on!

Ondorengo link honetan probatu dezakezu: http://puzzlemaker.discoveryeducation.com/WordSearchSetupForm.asp

6.- Tiki-toki

Tiki-toki-k, denboraren lerroak irudikatzeko edo sortzeko aukera ematen du. Aukera ezin hobea izan daiteke denbora zehatz bateko gertaerak denbora lerro batean zehazteko, data, informazioa, irudiak… txertatuz.

Adibidez, hezitzaileak gelan haurrekin egindako ekintzak denboran zehazteko balio dezake. Horrela, egindako ekintza horiek gogoratu dezakete.

Ondorengo link honetan probatu dezakezu: https://www.tiki-toki.com/

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s