HH, HUHEZI, IKT, Informatika

IKT Haur Hezkuntzan

IKTak makinen eta pertsonen arteko multimedia, idatzizko zein datuen komunikazioa ahalbidetzen duten baliabide informatikoak dira, besteak beste, ordenagailuak, tabletak, arbel digitalak.

Gaur egun, informatika egunero guztion ahotan dagoen gai bat da. Baina, eskolatan ba al dauka informatikak garrantzia? Egokia al da IKT-ak haur hezkuntzan erabiltzea?

Egun, asko dira arbel digitalak erabiltzen dituzten ikastetxeak, horren bitartez, gauza asko landu ditzaketelako, gainera, filmak ere bertan ikusi ditzakete. Beraz, irakasle asko daude formakuntza bat jasotzen dutenak erabilera hori beraien geletan bideratzeko. Gizartea aldatzen doan heinean, oso garrantzitsua iruditzen zait eskola ere berarekin batera eraldaketa, horretan murgiltzea eta aurrera joatea.

aula con pizarra digital educacion infantil bilaketarekin bat datozen irudiak

Honetaz gain, ordenagailuak eta tabletak ere jada koadernoen lekua hartu dute toki askotan. Eskola askotan, lanak, ordenagailuen bitartez egiten dituzte, baita tableten bitartez ere. Uste dut teknologia hauen bitartez, proiektuak, askoz ere aberasgarriagoak irten daitezkeela eta informazioa ere zabalagoa eta zehatzagoa izango dela.

Beste alde batetik, haurrek aukera daukate bideoen eta argazkien bitartez ere gauzak beste errealitate eta ikuspuntu batetik eta gertuagotik ezagutzeko. Beraz, honek, beraien sormena eraikitzen laguntzen diela iruditzen zait.

Irakasleen ikuspuntutik ere, oso garrantzitsua izan daiteke teknologia hauek erabiltzea, batez ere gurasoekin harremanetan egoteko. Adibidez, haurren argazkiak gurasoei bidaltzeko edota egunerokotasun kontaktu hori, emailez aurrera eramateko, baita bileretarako gelditzeko ere, askoz errazago egingo dute telefonoz baino.

Askotan ikastetxean jai bat egiten denean ere, bertako argazkiak eta bideoak publikatzeko aukera daukate eta gurasoengana zabaltzeko. Horrela, gurasoek, gertuagotik ikusi dezakete beraien haurrek eskolan egiten dutena.

Lehengora bueltatuz, aipatu dudan bezala, IKT-ak asko lagundu dezakete proiektu desberdinen bitartez lan egiteko eta beste zenbait ikastetxeekin kontaktuan jartzeko hainbat ideia partekatzeko eta komunean jartzeko.

Ondorio bezala, nik uste dut IKT-ak garrantzitsuak direla eskolan, batez ere gizartean ere garrantzia handia hartu dutelako. Beraz, haurrek horretara moldatzea behar dute. Gainera, gurasoek ere parte hartzen badute eta laguntzen badute, beraientzat ere oso lagungarria izan daiteke eskolarekin kontaktua sustatzeko eta aldi berean kontaktu hori zuzenagoa izateko.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s